XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Orientatu bederen egin nintzakezu, zer aldera jo beharko nukeen.
- Orientatu bai. Orain dela denbora asko gabe, handik zuzen etorri batek esan zigun gauza berria, esan nahi bait da, handik etortzeko ez zela, beti uste izan genuen bezala, distantzia problema, altura problema baizik.
- Alegia... - Alegia, garrantzitsuena igogailuak ongi erabiltzea zela.
- Horrek kezkan uzten nau, nere gelatik honaino igogailu bat bakarra ere ez bait dut erabili.
- Eskerrak, eskerrak. Denbora gehiago beharko da, gauzak diren bezala, baina igogailuak ez dira nahita nahiezkoak.
Horren kontura izan dugu emaztea eta biok nahiko eztabaida.
Aizu
- Ezin ikusi ordea atzo iritsi bait nintzen.
- Tamala da; emaztea eta biok, alabak aldentzen hasiak eta, hotelaren bazter lasaiagoren batera joateko planak egin nahi bait ditugu, baina besteren informaziorik ezean...
- Baina ni egun batez iritsi banaiz, zuek zergatik ez...? - Bai baina zu, zu eta gu, gu! - sententziatu zuen gizontxoak, eta, bekokia ilunduz, haserre legean, lanari ekin zion.
Niko
Irten eta hiru bide kausitu zituen.
Lehena goitik, bigarrena erditik hirugarrena behetik.